PostIndependentzia

independentziaren hurrengo eguna da, baina baita aurretik prestatu behar dugun prozesu estrategiko guztia eta kontsulta/erreferendumaren gobernantzaren kudeaketa ere gerora. PostIndependentziak, independentzia bera, jomuga baino, prozesu edo bide gisa ulertzen du. Independentzia ezin baita zuri edo beltza izan, edukiak kontutan hartu gabe. PostIndependentzia, aurretiazko determinismorik gabeko erabakitze-eskubidea gauzatzeko behar dugun ezagutza eta praktikaren uztarketa dira. Biharko balizko lurralde independiente horren erabakitze-eskubidea gauzatzeko, gaurtik hasita, prestatu, ikertu, adostu, landu eta gizarteratu beharko genituzkeen lurralde estrategia eta politika multzoen eszenario hori litzateke PostIndependentzia beraz.

#HanIzanikHonaGara

PostIndependentzia eszenarioa eraikitzeko trantsiziorako ezinbesteko palanka-efektu, mantra edo tresna da. PostIndependentzia eszenarioa prestatzen joateko, apurka apurka baina maila sistematiko, ekintzaile, demokratiko, ireki, serio eta estrategikoan behar dugu egin. Nazioartearekin izan beharreko etengabeko harreman iragazkor eta emankorra beharko luke. Kanpoa naiz barrua, barrua naiz kanpoa uztartzen joateko. “Atzerria” hitza debekatua beharko genuke. Bestalde, Nazioartea eta Euskal Herria truke eta uztarketa permanente gisa ulertu beharko genuke etengabeko #HanIzanikHonaGara gure mantra edo kontsigna izanik.

Laburpena

Laburpena

Gehiago irakurri
Erosi

Erosi

Erosi